NERBIOI ARAN UNIBERTSITATE ELKARTEA
Nerbioi Aran Unibertsitate Elkartea Arabako ikasleek sortu zuten 1996-1997 ikasturtean. Urteetan zehar, Nerbioi Garaiko ikasleen garraioa antolatu zuen UPV/EHUko Leioako kanpusera.
2025eko uztailean, Vitoria-Gasteiztik Bizkaiko kanpusetara joateko zerbitzu eskasiaz kezkatuta, zenbait unibertsitate ikasleek elkartearen jarduerari berrekin zioten mugikortasun zerbitzuak hobetzeko asmoz.
Unibertsitate ikasleen beharretara egokitutako garraio-erantzunak: ordutegi egokiak, etxetik gertuagoko geralekuak, zerbitzu zuzenagoak, prezio egokian, etab. Vitoria-Gasteizko unibertsitate ikasleentzat Bilbora joateko denbora garrantzitsua da; denbora hori murriztu daiteke mugikortasun partekatua egiten badugu, guk eta guretzat kudeatuta.
Zenbat eta gehiago izan, orduan eta garraio zerbitzu hobea antolatu ahal izango dugu: zuzenagoa, eta autobusak beteta joanda, prezio hobea lortuko dugu.